Udalbiltzak eta Euskararen Gizarte Erakundearen Kontseiluak lankidetza hitzarmen bat izenpetuko dute.
“Udalak eta biok, euskaraz” egia izateko bidean hitzarmena egin dute Udalbitza eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. Hitzarmenaren arabera, Kontseiluak euskararen telefonoaren bidez biltzen dituen kexak udal arloari badagozkio udaletara igorriko ditu Udalbiltzak. Horrez gain, Euskal Herriko Garapen eta Kohesio Funtsak 10.000 euro emango dizkio Kontseiluari, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren bitartez lan egin dezan.
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak euskararen telefonoa doako zerbitzua eskaintzen du. "Hizkuntza eskubideen urraketei konponbidea emateko tresna zuzen eta eraginkorra" izatea da xedea, eta Euskal Herriko edozein herritarren eta elkarteren eskura dago. Edozein pertsonak du aukera bere kexa bidaltzeko, euskara urratua izan dela pentsatuz gero.
Behatokiak, urtero, hizkuntza eskubideen egoeraren diagnostikoa egiten duen txosten bat egiten du, eta bertan herritarren euskararen telefonoaren bidez egindako kexak barnebiltzen dira. 2013ko txosten hori aurkeztu dio Udalbiltzari, "toki administrazioei dagokienez 2013an jasotako kexak biltzen dituena eta udaletan herritarren hizkuntza eskubideak bermatzerakoan antzemandako gabeziak adierazten dituena". Gaineratu du txostena "lan tresna garratzitsu" bat dela udal hautetsientzat, tokiko administrazioan euskararen normalizazioaren aldeko lana aurrera eraman ahal izateko.
Urrats garrantzitsua da, baina herritarren parte hartze aktiboa ezinbestekoa da xedea bururaino eramateko. Espaloian tinko, hizkuntza eskubideak urratzen diren kasuetan salatu eta horrelako kasurik gehiago jazo ez dadin neurriak hartzeko eragiten jarraitu behar dugu. Politikoki zein sozialki eraginez, lortuko dugu "Udalak eta biok, euskaraz" egitea.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean